Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2017ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

INTERBIAK BIZKAIKO HEGOALDEKO AKZESIBILITATEA, S.A.
73

IRAGARKIA, AP-8 autobideko eta Bizkaiko errepideen sareko gainerako errepideetako erabiltzaileen iritzia ezagutzeko ebaluazio-azterlan bat egiteko zerbitzuak.

1.– Erakunde esleitzailea.

Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea, S.A., Bizkaiko Foru Aldundiaren kide bakarreko sozietate publikoa.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskripzioa: AP-8 autobideko eta Bizkaiko errepideen sareko gainerako errepideetako erabiltzaileen iritzia ezagutzeko ebaluazio-azterlan bat egiteko zerbitzuak. (Espedientea: 067/2016/ARM/DE)

b) Egiteko tokia: Bizkaia.

c) Egiteko epea: hiru (3) urte.

3.– Esleitzeko tramitazioa eta prozedura.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren aurrekontua.

Lizitazioaren aurrekontua (195.000,00 euro). BEZa % 21: (40.950,00 euro). Guztira: (235.950,00 euro). Balio zenbatetsia (BEZik gabe): (260.000,00 euro).

5.– Behin-behineko bermea: lizitazio-aurrekontuaren ehuneko bi (% 2).

6.– Agiriak eta informazioa jasotzeko.

a) www.interbiak.bizkaia.eus

b) Interbiak, S.A., Islas Canarias 19-1, 48015 Bilbao. Telefonoa: 94 405 70 00.

c) Agiriak eta informazioa jasotzeko mugaeguna: eskaintzak aurkezteko mugaegun bera.

7.– Eskaintzen aurkezpena: eskaintzak aurkezteko azken epea da 2017ko urtarrilaren 14ko hamabiak (12:00).

9.– Iragarki-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura izango dira.

Bilbao, 2016ko abenduaren 21a.

Zuzendari gerentea,

MIKEL IRIONDO BILBAO.


Azterketa dokumentala