Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2017ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
68

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-20A001-32-2016 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena, 2016ko urriaren 26koa.

Ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Beraz, iragarki honen bidez, jakinarazten da Acción Comercial Outsourcing, S.L. sozietateari irekitako SAN-20A001-32-2016 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman dela 2016ko urriaren 26an. Ebazpen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egin izana egozten zaio.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, interesdunek 15 eguneko epea izango dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Donostiako bulegoan agertzeko (Easo kalea, 10).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 15a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala