Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2017ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
64

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1026/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1026/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Santiago Chicote Escalera.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Antonio Jose Muoz Gmez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-11-18an, eta honako hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Zati batean baiesten da Santiago Chicote Escalera-k aurkeztu duen demanda, Antonio José Muñoz Giménez-en aurkakoa; horrenbestez, demandatua 430 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi interesak. Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen; beraz, bakoitzak ordainduko ditu dagozkionak, eta, bienak direnak, egongo balira, erdibana.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamaseiko azaroaren hamazortzian.

Antonio Jose Muoz Gmez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala