Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2017ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
61

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 364/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 364/2016 desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Garcia Vazquez.

Abokatua: David Fernandez Cabezas.

Prokuradorea: Isabel Sofia Mardones Cubillo.

Demandatua: Billy David, Julliet George eta Kingsley Kwume.

Gaia: desahuzioari buruzko hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-10-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut epaitegietako prokuradore Mardones Cubillok José García Vázquezen izenan eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Kingsley Kwume kondenatzen dut hauek ordaintzera: 5.680,00 euro eta hitzartutako interesak, hau da, legezko interesa hileko hiru puntutan gehituta, ez ordaintzen hasi zenetik eta erabat ordaintzen den arte. Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Kingsley Kwume demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko urriaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala