Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2017ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
60

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen dueña.

2016ko uztailaren 20an, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 23ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu honen bidez, 2016. urtean kultura-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da.

Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 23ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 28a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala