Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2017ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
57

AGINDUA, 2016ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Mendaroko «Ameikutz» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Mendaroko «Ameikutz» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) espezialitateak gehitzeko egindako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2016-2017 ikasturtetik aurrera «Saxofoia» espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 20013606

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua

Izen espezifikoa: «Ameikutz»

Titularra: Asociacion «Ameikutz Musika Eskola»

Helbidea: Garagartza 25

Udalerria: Mendaro

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

● Adarrak:

– Kantua: korua.

– Instrumentu sinfonikoak: perkusioa, txirula, tronpeta, biolina, kontrabaxua eta saxofoia.

– Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia, alboka, panderua eta txalaparta.

– Zenbait joera: bateria eta baxu elektrikoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala