Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2017ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
55

IRAGARKIA, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko idazkari teknikoko lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekiari buruzkoa.

2016ko abenduaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (241. zk.) izendapen askeko sistemaren bidez Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko idazkari teknikoko lanpostua betetzeko deialdia argitaratu da (Erref. B2016/L02).

Eskaerak Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko foru diputatuari zuzenduta aurkez ditzakete interesdunek, aipatutako departamentuko erregistroan edota azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2016ko abenduaren 26a.

Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko idazkari teknikoa,

MIKEL ULAZIA ETXABE.


Azterketa dokumentala