Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2017ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
53

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 28koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena.

Gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak lehiaketa bateratua arautzen du bosgarren xedapen gehigarrian, eta hor ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak epaimahai bat izendatuko duela euskararen jakite-maila egiaztatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoak berak zehaztutako merezimenduak baloratzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek aipatutako 2016rako lehiaketa bateraturako deialdiak egin dituztenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2016rako lehiaketa bateratua baloratzeko epaimahaiko kideak izendatzea. Honela osatuko da epaimahaia:

Titularrak:

– Epaimahaiburua:

● José Luis Aguirre Arratibel jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

– Mahaikideak:

● María Jesús Sáez de Jáuregui Suso andrea, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

● José Antonio Sainz Nieto jauna, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

● Josune Aldabe Muxika andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

● Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jauna, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

● Roberto González de Viñaspre Gonzalo jauna, HAEEk izendatua, euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

Ordezkoak:

– Epaimahaiburua:

● Zelai Nikolas Ezkurdia andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

– Mahaikideak:

● Francisco Javier Ortiz de Urbina Ugarte jauna, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

● Miren Elene Urrutia Txopitea andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

● M.ª Aranzazu Arana Learte andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

● Garbiñe Doval García andrea, HAEEk izendatua, euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 28a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala