Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2017ko urtarrilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
52

IRAGARKIA, Euskotreneko segurtasun osoaren zerbitzuaren kontrataziorako lehiaketa publikoaren esleipenari publizitatea ematekoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban Trenbide, Tranbia eta Autobus Euskotreneko instalazio guztietan zaintza eta segurtasun zerbitzua, eta baita Segurtasun Sistemen mantentze zerbitzuaren laguntza.

b) Burutzeko/emateko tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: urte bat gehi urte bateko luzapena egiteko aukera.

d) Loteak: bai, 3.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lote bakoitzerako, lizitazio ondorioetarako urteko gehieneko zenbatekoa (BEZ kanpo) ondorengoa da:

a) 1. lotea: 1.300.000,00 euro.

b) 2. lotea: 600.000 euro.

c) 3. lotea: 25.000 euro.

Kontratuaren balio zenbatetsia, luzapen epea barne eta baita aurreikusten diren gehienezko aldaketak ere (% 10eraino), 4.235.000,00 eurokoa da (BEZ kanpo).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena.

Esleipen data, 1 eta 2. loteak, 2016-12-20:

a) 1. lotea: Protección y Seguridad Técnica, S.A.U. 1.140.169,68 euro (BEZ kanpo).

b) 2. lotea: Protección y Seguridad Técnica, S.A.U. 584.693,72 euro (BEZ kanpo).

Lote bietan (1 eta 2), eskainitako aleko prezioetan oinarrituta, kontzeptu hauengatik benetan burututako lanak bakarrik fakturatuko dira.

3. lotea esleitutako data: 2016-09-27:

c) 3. lotea (Segurtasun Informatikoan laguntza teknikoko zerbitzua – Ciberseguridad): Nextel, S.A, 18.240,00 euro (BEZ kanpo).

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitzak dagokion partean.

Bilbao, 2016ko abenduaren 22a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala