Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2017ko urtarrilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
33

IRAGARKIA, 642/2016 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

José Manuel Cobos Toro jaunak prozedura laburtuaren bidez 642/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 844/2016 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezesten da gora jotzeko errekurtsoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 22ko 123/2016 Ebazpenaren aurka, web-gunean aldi baterako kontrataziorako behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena, modalitate hauei dagokienez: bakanteen zerrenda eta ordezkapenen zerrenda (2014ko aldi baterako kontratazio-zerrendak), erizaintzako laguntzaile lanbide-taldean, 1 Lehentasuna.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, interesa izan dezaketen hirugarrenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 26a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala