Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2017ko urtarrilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
30

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena ETSko Suteen kontrako Babes (SKB) Sistemen mantentze-lanei publizitatea emateko.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratumota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: ETSko Suteen kontrako Babes (SKB) Sistemen mantentze-lanak.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzapen/entrega epea: hogeita lau (24) hilabete.

e) Luzapenak: bai. Erreferentziazko obrek beraien epeak legezko luzapenen bitartez luzatzen dituzten kasuetan, kontratu hau beste 2 urteko epean luzatu ahal izango da, bi aldeen arteko akordioaren bitartez, obrak amaitu arte.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren balorazioa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; proposamen kalitatea (balorazioa 0 eta 30 puntu artean) eta eskainitako prestasuna (balorazioa 0 eta 10 puntu artean) Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Kontratuaren aurrekontua: berrehun eta hogeita bost mila eta bostehun euro (225.500,00), BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web-orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).

f) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web-orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Testu librea: P20015722).

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017ko otsailaren 6ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen da: ez.

9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren plegua emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko abenduaren 22a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala