Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2017ko urtarrilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
24

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 28koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinarekin argitara ematen baita, 2017ko ekitaldiari dagokionez, Elkartek Programa-Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen I. Faserako deialdia.

2016ko abenduaren 9ko Aginduaz, zehazki, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarenaz, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek Programa).

Aipatutako agindu arautzaileko 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da: 2017ko ekitaldiari dagokionez, I. Fasearen –proiektuak onartu eta hautatzea– deialdia egitea, eta, horretarako, behar diren arauak ematea.

Horrenbestez, erreferentziako dekretuko 10. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9 Aginduan aurreikusi I. Fasearen –proiektuak onartu eta hautatzea– deialdia egitea; agindu horren bitartez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek Programa), 2017ko ekitaldiari dagokionez.

2. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9 Aginduko 10. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea –agindu horren bitartez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek Programa).

2.– Eskabide jasotzea eta betetzea, honako egoitza elektronikoan bakarrik egin daiteke:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (castellano)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskera)

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2017ko otsailaren 28ko 12:00etan amaituko da.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango den:

Lehendakaria: teknologiaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularra, Leire Bilbao Elguezabal; eta ordezkoa: teknologiaren arloan eskumenak dituen sailburuordetzako titularra, Estíbaliz Hernáez Laviña.

Gainerako kideak hauek izango dira:

– Industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularra, Alejandro López Cárcamo; eta ordezkoa: industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.

– SPRIren ordezkaria, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Maite Hernández Hernández.

– Teknologiaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Jesús Angel Martínez Martínez; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-eginkizunak burutuko dituen.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 28a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala