Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5639

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2016ko azaroaren 24ko Ebazpena argitara emateko dena. Ebazpen horren bidez, Osakidetzak kontratazio-organo moduan jardunez, G/130/20/0/1320/O441/0000/092016 espedientean («Alfredo Espinosa Ospitaleko oftalmologia-zerbitzuko kirurgia handi anbulatoriorako ekipamenduaren hornidura») izapidetutako esleipen-prozedurari uko egitea erabaki zen.

Erreferentziako kontratazio-espedientean –lizitazio-prozedura 2016ko urriaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 196. zk.–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak 2016ko azaroaren 24an Ebazpena eman zuen, eta horien xedapenetan honako hau ezarri zuen:

1.– «Alfredo Espinosa Ospitaleko oftalmologia-zerbitzuko kirurgia handi anbulatoriorako ekipamenduaren hornidura» egiteko G/130/20/0/1320/O441/0000/092016 espedientea kontratatzeko abiarazitako prozedurari uko egitea adostea, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 155.4 artikuluarekin bat etorriz. Beraz, prozedura berri bat abiaraziko da.

2.– Ebazpen horren berri ematea interesatuei.

3.– Ebazpen hau Osakidetzako Kontratatzailearen Profilean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, bidezko ondoreetarako.

4.– 4/1999 Legeak aldatu zuen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107., 114. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka, zeinak ez baitu administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazio Kontseiluan, jakinarazten den egunetik hasi eta hilabeteko epean, egokia irizten den beste edozein jartzeari kalterik egin gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 24a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala