Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
5638

IRAGARKIA, gaixondoan osasun-zainketak emateko zerbitzu-kontratua lizitatzeko dena; gizarte-bazterketa egoera larrian egonik Bilboko Elejabarri udal-aterpetxean abegi egin zaien pertsonei zuzenduta daude zainketa horiek.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

2) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

3) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

4) Telefonoa: 94 403 15 80 – 94 403 17 52.

5) Telefaxa: 94 403 17 51.

6) Helbide elektronikoa: Bizkaia-kontratazioa@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017-01-09.

d) Espediente-zenbakia: 85/2017 S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak: Ospitalean egon ostean, gaixondoan zehar osasun-laguntza ematea etxerik gabeko pertsonei (Elejabarri aterpetxean).

a) Kontratu-mota: zerbitzu-kontratua.

b) Deskribapena: Ospitalean egon ostean, gaixondoan zehar osasun-laguntza ematea etxerik gabeko pertsonei, osasun-zainketekin jarraitzeko beharrei erantzuteko.

c) Loteak eta zenbakia: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Bilbao, Elejabarri aterpetxea.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 3 urte.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 85141210-4.

3.– Izapideak eta prozedura:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago (ikus karatularen 30.2.1 klausula). Laburbilduz, honako hauek dira:

Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatzen diren irizpideak:

* Prezioa (gehieneko puntuazioa % 51).

Balio-judizioen bidez ebaluatzeko irizpideak:

* Lan-planarekin lotutako ezaugarriak (gehieneko puntuazioa % 43).

* Kalitate-plana (gehieneko puntuazioa % 2).

* Zerbitzuari atxikitako langileen etengabeko prestakuntza-plana (gehieneko puntuazioa % 2).

* Beste zerbitzu osagarri batzuk (gehieneko puntuazioa % 2).

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 593.700,00 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 593.700,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa (%): kontratuaren esleipen-aurrekontuaren % 5.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak:

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.2 puntua.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2017-01-16, 11:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: paperean.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren Erregistroa.

2) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

3) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Aldaerak onartzea: ez.

e) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik kontatzen hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLko 152.3 artikuluan aipatutako izapideak bete behar badira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

9.1.– «C» gutun-azalak irekitzea.

a) Deskribapena: balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren irizpideei dagokien irekiera (C gutun-azala).

2) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

c) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

d) Eguna eta ordua: 2017-01-27, 12:00etan.

9.2.– «B» gutun-azalak irekitzea.

a) Deskribapena: eskaintza ekonomikoa eta formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak («B» gutun-azala):

2) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

c) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

d) Eguna eta ordua: 2017-02-07, 12:00etan.

10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu (461,52 euro).

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSU ZUBIA ARRATIBEL.


Azterketa dokumentala