
248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (334 KB - 6 orri.)
- EPUB (378 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5625
246/2016 DEKRETUA, abenduaren 27koa, zeinaren bidez onartzen baitira «Fundación Hobetuz Fundazioa» fundazio publikoaren 2016ko ekitaldirako aurrekontuak.
Uztailaren 27ko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiaren bidez baimena ematen da Fundación para la Formación Profesional Continua-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa (Hobetuz) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio bihurtzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Erregimenari buruzko Legearen Testu Bategineko bigarren xedapen gehigarrian xedatzen denez, aurrekontuei buruzko urteroko legea indarrean sartu eta gero sortutako entitate publikoen aurrekontuak onartu ahal izango ditu Gobernuak.
Fundazio publikoaren izaera hartu ostean, eta fundazioari ekitaldi honetan behar bezala jarduteko behar dituen lege-baliabideak emateko, beharrezkoa da 2016ko ekitaldirako aurrekontua onartzea.
Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2016ko abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Fundación Hobetuz Fundazioa» fundazio publikoaren 2016ko kapital-aurrekontua (6.753.217 euro) eta ustiapen-aurrekontua (2.250.000 euro) onartzea. Dekretu honen eranskinean jasotzen dira aurrekontu horien banakapena eta aurreikusitako urteko kontuak.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.
RSS