Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5622

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita giza kapital ikertzailea sartzeko programaren deialdia, Berrikertu 2016-2017 Programa.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez arautzen da giza kapital ikertzailea sartzeko Berrikertu laguntza-programa (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.).

Aipatutako aginduaren xedea da laguntzen araubidea garatzea, giza kapital ikertzailea sartzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan eta enpresetan, itzuli behar ez diren diru-laguntzen bitartez, langile ikertzaileak kontratatzeko.

Aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, egokia da, 2016-2017 aldiari dagokionez, diru-laguntzetarako urteko deialdi publikoa egitea, eta, hartarako, beharrezko arauak ematea.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea eta baliabide ekonomikoak.

Ebazpen honen xedea da giza kapital ikertzailea sartzeari laguntzeko Berrikertu laguntza-programa arautzen duen aginduan jasotako laguntzen deialdia egitea, ikertzaileen kontratazio eta berritzeetarako, 2016. ekitaldian egiten badira eta gutxienez ondoz ondoko 12 hileko iraupena badute.

Laguntza horiek finantzatzeko, 2.100.000,00 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituen arabera.

Deialdiaren aurrekontuaren % 75, 1.575.000,00 euro, enpresentzat eta enpresa-elkarteentzat gordeta egongo da, eta, gainerako % 25a, 525.000,00 euro, berriz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat.

Laguntzak esleitu ondoren, ez bada agortzen erakunde onuradunen kategoria bakoitzari hasiera batean esleitu zitzaion zenbatekoa, orduan, soberakina, hala badagokio, erakunde onuradunen beste kategoria finantzatzeko erabili ahal izango da.

2. artikulua.– Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.

1.– Ebazpen honen I. eranskinean argitaratzen dira arauak eskatzen dituen eskabide-eredua eta erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

2.– Eskabideak eta erantzukizunpeko adierazpenak bitarteko elektronikoen bidez izapidetzeko jarraibideak eta gainerako ereduak eskuragarri daude egoitza elektroniko honetan:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelaniaz)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskaraz)

Espedientera sartzeko eta eskaeraren osteko gainerako izapideak egiteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera, kanal elektronikoa erabiliko da, helbide honen bitartez:

http://www.euskadi.net/misgestiones

http://www.euskadi.net/nirekudeaketak/

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2017ko otsailaren 15eko 12:00etan amaituko da.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-organoa eratzen da. Teknologiaren arloan eskuduna den zuzendaritzako titularra, Leire Bilbao Elguezabal, izango da ebaluazio-organoaren lehendakaria; ordezkoa, berriz, Teknologiaren arloan eskuduna den Sailburuordetzako titularra izango da, Estíbaliz Hernáez Laviña.

Gainerako kideak hauek izango dira:

Natividad Niño Bartolomé eta, ordezkoa, Adolfo Sedano Ortiz.

Rosa M.ª Murillas Maza eta, ordezkoa, Xabier Dominguez López de la Calle. Horiek, halaber, ebaluazio-organoaren idazkari-lanak egingo dituzte.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduari jarraikiz, ebazpen honetan bildutako laguntzak emateko, Autonomia Erkidegoko 2017. ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa izan behar da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan zehaztutako kreditua ebazpen honetako 1. artikuluan aurreikusitako zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldatu egingo da, benetan dagoen zenbatekora egokitzeko. Horrelakorik gertatzen bada, Teknologiaren arloan eskumena duen sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala