
248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
5618
EBAZPENA, 2016ko abenduaren 22koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal akademiako zuzendari nagusiarena, 2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaz (2016ko ekainaren 8ko EHAA,108 zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena izateko plaza-kopurua handitzen duena.
2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaz (2016ko ekainaren 8ko EHAA, 108 zk.), Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehenaren kategorian sartzeko hautaketa- prozedurarako deia egin zen.
Deialdiaren xedea Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena izateko 160 plaza barne-promozio bitartez betetzea izan zen. Lanpostuon eskakizunak hauek dira: Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen C taldeko C-2 azpitaldeari dagokion mailako titulazioa eta Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
Deialdi horretako oinarrietako lehen oinarrian bertan ezartzen da deitutako plaza-kopurua handitu ahalko dela; horretarako, horren berri eman behar da aurretik, eta hautaketa-sistemaren sailkapen-ordena zehaztu baino lehen egin behar da.
Gauzak horrela, Segurtasun Sailak ezarritako helburuekin bat etorriz, eta Segurtasuneko sailburuordeak egindako eskaera kontuan harturik, honakoa
EBAZTEN DUT:
Bakarra.– 2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaz (2016ko ekainaren 8ko EHAA, 108 zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena izateko 160 plazei beste 83 plaza gehitzea; beraz, guztira, deitutako plazak 243 dira. Lanpostuon eskakizunak hauek dira: Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen C taldeko C-2 azpitaldeari dagokion mailako titulazioa eta Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
Arkauti, 2016ko abenduaren 22a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIAN.
RSS