Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5616

ERABAKIA, 2016ko abenduaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Erakunde Zentraleko Osasun Laguntza Ataleko zuzendaria.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluko xedapenen arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluari dagokionez (estatutuak azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaz onartu ziren), Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

1.– Idoia Gurrutxaga Arriola andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Erakunde Zentraleko Osasun Laguntza Ataleko zuzendari izendatzea.

2.– Erabaki honek 2016ko abenduaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala