
248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5613
ERABAKIA, 2016ko abenduaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia izendatzen duena.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, eta halaber, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialen 8.5.g artikuluaren arabera, Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– María Jesús Gemma Múgica Anduaga andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusi.
Bigarrena.– Erabaki honek 2016ko abenduaren 20tik aurrera izango du eragina, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
JON DARPÓN SIERRA.
RSS