
248. zk., 2016ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5612
ERABAKIA, 2016ko abenduaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, eta halaber, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialen 8.5.g artikuluaren arabera, Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Jon Joseba Etxeberria Cruz jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren kargutik kentzea, eta bere izendapenetik egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Erabaki honek 2016ko abenduaren 20tik aurrera izango du eragina, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
JON DARPÓN SIERRA.
RSS