Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2016ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5590

IRAGARKIA, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2016ko azaroaren 15eko ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Chomin ostatuari behin betiko baja ematea erabakitzen da.

Aipatutako ebazpenaaurrez aurre jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea).

ERABAKIAREN laburpena:

Lurralde-ordezkaritza honen ikuskapen zerbitzuak baieztatu duenez, establezimendu horrek dagoeneko ez du ostatu turistikoko jarduera eskaintzen.

Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-enpresen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzeko Dekretua bigarrenez aldatzen duen apirilaren 16ko 203/2013 Dekretuak 11. artikuluan xedatutakoan oinarriturik, ebazten da establezimendu horri Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistroan baja ematea.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2016ko azaroaren 15a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala