Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2016ko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5588

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 351/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 351/2015 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Sunita Dhakal Amgain.

Abokatua: Eider Lete Akarregi.

Prokuradorea: Carlos Tomas Moreno Ortueta.

Demandatua: Dinesh Dhakal.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten da Moreno prokuradoreak Sunita Dhakal andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Dinesh Dhakal jaunaren aurkakoa, eta, hala, 2011ko urtarrilaren 16an ezkontide biek osotutako ezkontzako dibortzioa erabakitzen da, horri dagozkion legezko ondorioekin; eta ezkontideen egoera pertsonala eta familiarra arautuko duten neurri hauek hartzen dira:

– Ama Sunita Dhakal andreari ematen zaizkio adingabeko semearen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute batera.

– Ezkontzako seme-alabei eta amari esleitzen zaizkie ezkon-bizilekua izan zeneko tresnak eta altzariak baliatzea eta erabiltzea; bizileku horretan biziko dira aurrerantzean seme-alabak eta ama.

– Dinesh Dhakal jaunak, seme adingabearen mantenu-pentsio gisa, hilean 200 euro ordaindu beharko ditu, aurreratuta eta hileroko lehenengo bost egunetan, Sunita andreak adierazitako Kutxabank-en kontu honetan: 2095 5030 80 9115286300. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, KPIren aldakuntzen arabera.

Semeak izan lezakeen aparteko edozein gastu bi gurasoek ordainduko dute erdi bana. Aparteko gastutzat hartuko dira, adibide baterako, mediku-arreta partikularrak, ortodontziak, ikusmena zuzentzekoak, eskolaz kanpoko jarduerak eta klaseak, liburuak, goi-mailako ikasketen matrikulak, ostatu eta joan-etorrien gastuak, ikasketa-bidaiak eta egunerokotasunetik kanpoko beste edozein gastu.

Semea adinez nagusi izanda ere, halako ordainketak egin beharko dira, harik eta ekonomikoki independentea izan arte.

– Dinesh Dhakal jaunak eskubidea izango du bere seme adingabea bisitatzeko eta harekin egoteko, urte osoko bi asteburutik behin, honako ordutegi honen arabera:

– Larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara.

– Igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

Ez da erabakirik hartzen autoetan sortutako kostuak ordaintzeko.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi Erregistro Zibilera –auzilarien ezkontza inskribatuta dagoen horretara–, zuzenbidean dagozkion helburuak izan ditzan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita batean.

Dinesh Dhakal demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2016ko azaroaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala