Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2016ko abenduaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5568

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 12koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2016-2018 epealdiko diru-laguntzen berri ematen duena.

2016-2018 epealdian euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautuz (Hedabideak deialdia) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2016ko uztailaren 20an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2016ko uztailaren 22ko EHAA, 140. zk.), honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2016ko uztailaren 20an emandako Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 12a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala