Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2016ko abenduaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5566

AGINDUA, 2016ko abenduaren 27koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, ehun eta laurogeita hamar milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.

Abenduaren 29ko 246/2015 Dekretuaren bidez erabakitzen eta baimentzen da 2016ko ekitaldian zorpetze-eragiketak egitea, gehienez 1.230.799.000 eurokoak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legeak 10. artikuluko 1. atalean Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Finantzetako, gaur Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan, betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balio gisa jaulkitzen bada.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ehun eta laurogeita hamar milioi (190.000.000) euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulkitzea, abenduaren 29ko 246/2015 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.

2. artikulua.– Jaulkiko den Zor Publikoak honako ezaugarri hauek izango ditu:

a) Zenbateko nominala: 190.000.000 euro.

b) Modalitatea: bonuak.

c) Jaulkitze-prozedura: jaulkipen pribatua.

d) Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2016ko abenduaren 30a.

e) Korritua: urteko nominalaren % 1,466.

f) Jaulkitze-prezioa: % 100,00.

g) Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

h) Amortizazio data: 2026ko abenduaren 30a.

i) Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

j) Banakako balioa: mila (1.000,00) euro.

k) Jaulkitzearen kotizazioa: Bilboko Burtsa.

3. artikulua.– Harpidetza.

Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ogasun eta Ekonomia Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balioen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

4. artikulua.– Gaikuntza.

Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordeari baimena ematen zaio zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sina ditzan.

5. artikulua.– Harpidetza, jaulkipenaren interesak eta amortizazioa Norbolsa, Sociedad de Valores, S.A. enpresaren bidez ordainduko dira, eta Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores, S.A. enpresak ordainduko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 27a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala