Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2016ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5563

IRAGARKIA, 343/2016 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

UGTko Enplegatuen Federazioak prozedura laburtuaren bidez 343/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiaren Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2016ko uztailaren 18ko erabakiaren aurka. Horren bidez ezesten da gora jotzeko errekurtsoa, 2014ko kontratazio-zerrendetako hautagaien behin behineko zerrendaren aurka jarritako erreklamazioa, administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi izanaren kontra, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2013 Dekretuaren edukia nabarmen hautsi izanagatik. Honako hauek osatzen dute zerrenda (lanpostu hutsen zerrenda eta ordezkapenen-onartuen-1 lehentasuna dutenen zerrenda) kategoria hauetan: administrari, administrari laguntzaile, erizaintzako laguntzaile, zeladore, lan-osasuneko erizain, osasun mentaleko erizain, fisioterapeuta, emagin, zerbitzuetako langile, osasun-dokumentazioko teknikari, informatikako teknikari, erradiodiagnostikoko teknikari, erradioterapiako teknikari, terapeuta okupazional eta gizarte langile.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala