Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2016ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5562

EDIKTUA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, diru-laguntzen espedienteei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren dokumentazio-errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei. Hori dela eta, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa, behean zehazten dena, aurkeztu beharko dutela, Bilboko Enplegu eta Gai Sozialetako Lurralde Ordezkaritza (Kale Nagusia,85, 48011 Bilbo), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten den moduetako batean. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa,eesandako helbidean.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta berantzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.

Familia Politikako eta Komunitate Garapeneko zuzendaria,

JOSE JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala