Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2016ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5558

EDIKTUA, 721/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 721/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Liberty Seguros Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A.

Abokatua: Maria Jose Murua Etxeberria.

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.

Demandatua: Francisco Coroso Uriarte eta Luis Coroso Uriarte.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-21ean. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Liberty Segurosek Francisco Coroso Uriarteren eta Luis Coroso Uriarteren aurka jarritako demanda, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 1.030 euro ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua. Kondenaren zenbatekoak interesak sortuko ditu, ebazpen honetako zuzenbideko bosgarren oinarrian zehaztutakoari jarraituz.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Luis Coroso Uriarte demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala