Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2016ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5555

EDIKTUA, legezko absentzia deklaratzeko bideratutako 365/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Aipatutako prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio hitzez hitz:

DEKRETUA

Justizia Administrazioaren letradua, dekretua eman duena: Silvia Zorriketa Ruiz.

Lekua: Durango (Bizkaia)

Eguna: bi mila eta hamaseiko azaroaren hamazazpia.

XEDAPENAK

1.– Izapidetzeko onartzen da ebazpen honen aurrekarietan adierazitako eskaera, Mihai Buric-en legezko absentzia deklaratzekoa.

2.– Agerraldia egitea erabakitzen da, zeina 2016-12-12an izango baita, 10:00etan, 2. zenbakiko erabilera anitzeko salan. Lehenengo solairuan, Justizia Administrazioaren letraduaren aurrean.

3.– Egin bekie zitazioa alderdi eskatzaileari eta Fiskaltzari, honako hauen kopia entregatuta: ebazpen honena, eskaerarena, eta eskaerarekin batera doazen agiriena.

Zitazio-zeduletan, ohartarazpen hauek egingo dira:

– Baliatu nahi dituzten frogabide guztiekin joan behar dute agerraldira.

– Bost eguneko epean, alderdiek beraien kabuz aurkeztu ezin dituzten pertsonen berri eman beharko diote epaitegiari, Justizia Administrazioaren letraduak zitazioa egin diezaien, lekuko edo peritu gisa ager daitezen; zitazioa egin ahal izateko datuen eta inguruabar zehatzen berri ere emango dute. Jakinaraziko zaie, baita ere, lekukoek eta perituek sortutako gastuak horiek proposatzen dituenak ordainduko dituela (Borondatezko Jurisdikzioaren Legearen 7. artikulua).

– Bost eguneko epearen barruan, pertsona juridikoen edo erakunde publikoen erantzun idatziak eskatu ahal izango dituzte, PZLb-ko 381. artikuluan ezarritako izapideen bitartez.

– Agerraldira joaten ez badira, egintza hori egin egingo da, eta espedienteak aurrera jarraituko du.

– Aurka egin nahi duenak bost eguneko epea izango du horretarako.

– Honako hauei zitazioa egin bekie, hurbileko ahaideak diren aldetik: Alexandra Elena Buric eta Anastasia Buric, Ana Alina Buric eta Valentin Buric. Horiez gain, zitazioa egin bekie, lekuko gisa, honako hauei: Ivan Ilici, Emanuel Dima eta Vicente Jauregui.

4.– Argitara bedi ebazpen hau ediktuen bidez, zeinak bulego judizial honen iragarki-taulan jarriko baitira, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko iragarki-taulan argitaratuko baitira.

Aurkaratzeko modua: Justizia Administrazioaren letraduari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, han, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 451.3 artikulua).

Hala dekretatzen eta sinatzen dut.

Jakinarazten da absentzia-deklarazioan interesdun izan daitekeen edozeinek parte hartu ahal izango dutela aipatutako agerraldian.

Durango (Bizkaia), 2016ko azaroaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala