Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2016ko abenduaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5513

IRAGARKIA, «Ordiziako (Gipuzkoa) IES Oianguren BHI-n estalkiaren berrikuntza egiteko» obren kontrataziorako prozeduran atzera egin dela jakinaraztekoa (Espedientea: CO/22/16).

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariaren 2016ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, idazpuruan zehaztutako prozeduran atzera egitea ebatzi da, kontratua prestatu edo esleipen-prozedura arautzeko arauetan zuzendu ezin daitekeen arau-haustea egin delako, guztia hori, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 155.4 artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.

Lizitazio iragarkia 2016ko urriaren 21eko EHAAn (200. zenbakia) eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Kontratatzailearen Profilean argitaratu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 24a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala