Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2016ko abenduaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5508

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2016ko urriaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onesten baita Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren, BIOEF, gaixotasun arraroen ikerketa proiektuentzako laguntzen deialdia».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Eta horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2016ko urriaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onesten baita Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren, BIOEF, gaixotasun arraroen ikerketa proiektuentzako laguntzen deialdia. Agindua 2016ko urriaren 13ko EHAAn argitaratu zen (194. zk.). Horrela, bada, honako zuzenketa hauek egin behar dira:

2016/4304 (34/8) orrialdean, honela dio:

«14. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, itzultzeko eta jakinarazteko epeak, publizitate-prozedura eta laguntza onartzea.

1.– Aurkeztutako eskakizunak prozeduraren bidez tramitatuko dira, eta haien ebazpena, eskaera egin duten zentroek planteatutako galderen inguruan erabakiz, Balorazio Batzordeak proposatuta, Osasuneko sailburuari dagokio.»

Baina hau esan behar du:

«14. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua, publizitate-prozedura eta laguntza onartzea.

1.– Aurkeztutako eskakizunak prozeduraren bidez tramitatuko dira, eta haien ebazpena, eskaera egin duten zentroek planteatutako galderen inguruan erabakiz, Balorazio Batzordeak proposatuta, Osasuneko sailburuordeari dagokio.»


Azterketa dokumentala