Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2016ko abenduaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
OSASUN SAILA
5505

227/2016 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia: bi kide Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Hori jarraituz, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko azken kideak kasuan kasuko dekretuen bidez izendatu eta ordezkatu ziren.

Sail bietako zenbait kargutan aldaketak egon direnez, beharrezkoa da berriro ere Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzea.

Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 20ko bileran gaia eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluan kide hauek kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako zerbitzuengatik eskerrak ematea:

Lehen kontseilukidea: Pedro María Hernando Arranz jauna, titularra, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez.

Lehen kontseilukidea: Guillermo Viñegra García jauna, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Bigarren kontseilukidea: Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

2. artikulua.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluan kide hauek izendatzea:

Lehen kontseilukidea: Alberto Alberdi Larizgoitia jauna, Ekonomia eta Aurrekontuen sailburuordea, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez.

Lehen kontseilukidea: Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, Osasuneko sailburuordea, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala