Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2016ko abenduaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5500

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 22koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2016ko uztailaren 26ko Ebazpenaz (2016/09/08ko EHAA, 171. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– 2016ko uztailaren 26ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitara ematea.

Bigarren artikulua.– www.ivap.euskadi.eus/r61-vedazter/eu/contenidos/informacion/oraingo_deialdia/eu_def/index.shtml helbide elektronikoan eta leku hauetako iragarki tauletan argitaratzeko agintzea:

Vitoria-Gasteiz: IVAP, Donostia kalea 1, 01010 PK.

Bilbao: IVAP, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK.

Donostia: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.

Oñati: IVAP, Unibertsitateko etorbidea, 20560 PK.

Hirugarren artikulua.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen den biharamunetik hasita, interesdunek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I eranskinean eta IVAPen webgunean aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak dioen edozein eratan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 22a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala