Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2016ko abenduaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5493

237/2016 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,

xedatzen dut:

1. artikulua.- Fernando Uriondo Ispizua jauna Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala