243. zk., 2016ko abenduaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5486
231/2016 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Baliabide Orokorren zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Fernando Uriondo Ispizua jauna Baliabide Orokorren zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.