Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2016ko abenduaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

IRUNGO UDALA
5480

IRAGARKIA, zarata mapa onartzeari buruzkoa.

Udal honetako Alkatetza-Lehendakaritzak 2096 zenbakiko ebazpena eman du, 2016ko abenduaren 5ekoa:

«2.– Irungo Zarata Mapa onestea.

3.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.– Zarata Mapa helaraztea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara eta Foru Aldundira.

5.– Erabaki honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Aukeran, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, hilabetean erabakia jakinarazi eta biharamunetik, edo, bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango da erabakia, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetean erabakia jakinarazi eta biharamunetik. Gainera, egoki jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango da».

Dokumentazioa kontsultatzeko prest dago udalaren web orrian eta Kostorbeko bulegoetan (Iparralde hiribidea z.g., 2. solairua).

Irun, 2016ko abenduaren 9a.

Alkateak eskuordetuta.

HIRIGINTZAKO TEKNIKARIA.


Azterketa dokumentala