Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2016ko abenduaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5479

IRAGARKIA, 2016ko abenduaren 1ekoa, Bizkaiko Lan, Enplegu eta Gizarte Politiken lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Asociación Comercial de Vendedores de Rekalde merkataritza-elkartea desegiteko prozeduraren gaineko ebazpena.

Saiatu arren, ezinezkoa izan da Bizkaiko Lan, Enplegu eta Gizarte Politiken lurralde-ordezkariaren ebazpena jakinarazi, eranskinean aipatutako Asociación Comercial de Vendedores de Rekalde merkataritza-elkartea desegiteko prozedurakoa; horrenbestez, iragarki hau ematen da argitara Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen hori Lan-arloko Epaitegian aurkara daiteke, lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 167. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2016ko abenduaren 1a.

Bizkaiko Lan, Enplegu eta Gizarte Politiken lurralde-ordezkaria,

JOSU ZUBERO OLAETXEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala