Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2016ko abenduaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5470

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriak hartzearen gainean bideratutako 81/2012 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 81/2012-K ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Genise Jose Dos Anjos.

Alderdi demandatua: Luziano Rosa Da Silva.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Bilbao, bi mila eta seiko azaroaren hamaseia.

Nik, Enrique Sierra Martinezek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko neurriak hartzeari buruzko 81/12-K prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn eta epaitegiko iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko azaroaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala