Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2016ko abenduaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5460

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «188/2016 Dekretua, azaroaren 29koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria izendatzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman dira Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria izendatzeko den azaroaren 29a 188/2016 Dekretuan (2016ko abenduaren 1eko EHAA, 229. zk.), eta zuzendu egiten da ondoren:

Sumarioan, sumarioko 2016/229 (4/2) orrialdean,

Honela dio:

«188/2016 Dekretua, azaroaren 29koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria izendatzeko dena».

Baina honako hau esan behar du:

«188/2016 Dekretua, azaroaren 29koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia izendatzeko dena».

2016/5144 orrialdean (1/1),

Honela dio:

«188/2016 Dekretua, azaroaren 29koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria izendatzeko dena».

Baina honako hau esan behar du:

«188/2016 Dekretua, azaroaren 29koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia izendatzeko dena.»

Honela dio:

«1. artikulua.– Alberto Alonso Martín jauna Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari izendatzea».

Baina honako hau esan behar du:

«Alberto Alonso Martín jauna Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia izendatzea».


Azterketa dokumentala