Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2016ko abenduaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ASTIGARRAGAKO UDALA
5452

IRAGARKIA, Astigarragako udalerriko Zarata Mapa jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Honen bitartez jakinarazten da azaroaren 28ko 1186/2016 Alkatetza Dekretuaren bitartez honako hau erabaki dela:

Urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluari jarraituz, Astigarragako Zarata Mapa onartu aurretik jendaurrean jartzea, eta izapide horren berri ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, iragarkiaren azken argitalpena egiten denetik aurrera hilabeteko epean edozein pertsona fisikok edo juridikok dagoen dokumentazioa eta jarraitu beharreko prozedura aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan udalaren aurrean.

Dokumentua eskuragarri dago Astigarragako Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean (Foru Enparantza 13), eta baita udalaren www.astigarraga.eus web-orrian ere.

Astigarraga, 2016ko azaroaren 28a.

Alkatea,

JESUS MARÍA SANTOS ANABITARTE.


Azterketa dokumentala