241. zk., 2016ko abenduaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5443
EDIKTUA, delitu arinei buruzko 475/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,
Fede ematen dut:
Delitu arinei buruzko 475/2016 judizioan, 2016-09-07an ebazpena eman du epaitegi honetako Raquel Colmenarejo Vicente epaileak.
Christine Omeira Ibrahim non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita batean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.