Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2016ko abenduaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5437

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 21ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 17ko Aginduaren babespean aurkeztu diren dantza-jardueretarako diru-laguntza eskabideen gainean ebatzitakoa.

AURREKARIAK

1.– 2016ko ekainaren 6an argitaratu zen EHAAn 2016ko maiatzaren 17ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

2.– Aipaturiko aginduaren 13.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta, ondoren, horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek jakin dezaten.

Horiek horrela izanda,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 17ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 21a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala