Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2016ko abenduaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5430

EDIKTUA, 2016ko abenduaren 2koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lan eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzaren 95/16 zehapen-ebazpena (12216 kodea).

Prozedurak jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gain, jakinarazten da adierazten den ebazpenaren testu osoa interesdunen eskura dagoela Lana eta Justizia Sailaren Gipuzkoako Lurralde Historikoko lurralde-ordezkaritzan.

Zehatutako enpresari ohartarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea duela. Errekurtso hori jar diezaioke Eusko Jaurlaritzako Lana eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epea egokian, zehapena ordaindu egin beharko du, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez edo interneteko ondoko helbidean; betiere beherago zehaztutako datuak adieraziz:

Interneteko helbidea www.euskadi.net/nireordainketa

Proz. kodea: 9050794.

Erakunde igorlea: 04833001-522.

Erreferentzia: 2016012200286.

Identifikazioa: 240117.

Zenbatekoa: 2046 euro.

Epemuga: 2017-01-04.

Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da argiatara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 2a.

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala