Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2016ko abenduaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5429

EDIKTUA, 2016ko abenduaren 2koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lan eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzaren 180/16 zehapen-ebazpena.

Prozedurak jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gain, jakinarazten da adierazten den ebazpenaren testu osoa interesdunen eskura dagoela Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Historikoko Lurralde Ordezkaritzan.

Zehatutako enpresari ohartarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea duela. Errekurtso hori jar diezaioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epea egokian, zehapena ordaindu egin beharko du, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez edo interneteko ondoko helbidean; betiere beherago zehaztutako datuak adieraziz:

(Ikus .PDF)

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 2a.

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala