Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2016ko abenduaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5427

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak Recuperaciones, Chatarras y Metales Cano, S.L. enpresari egindako errekerimendua argitara emateko dena. Errekerimendu horren bitartez, hondakin-kudeatzailearen baimenetan jasotzen diren eginbeharrak bete ditzan eskatzen zaio, ibilgailuen balio-bizitzaren amaierako tratamendu-zentro eta hondakin ez arriskutsuen kudeatzaile gisa jarduteari behin betiko utzi ondoren. Recuperaciones, Chatarras y Metales Cano, S.L. enpresaren instalazioak helbide honetan kokatuta daude: Barrataguren auzoa 2, Artziniega (Araba).

Administrazio-egintza hori jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean jasotzen den interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan; horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

Eskatutako jarduketak borondatez ez badira gauzatzen, EAEko ingurumen-organoak Recuperaciones, Chatarras y Metales Cano, S.L. enpresak jarritako abala egikaritzeko eskatuko du, hondakin-kudeatzailearen baimenetan ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpenaren testu osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan eskura dezake interesdunak, honako helbide honetan: Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 25a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala