Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2016ko abenduaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5426

EDIKTUA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Familia Politikako eta Komunitate Garapeneko zuzendariarena, zeinarekin jakinarazten baitira zenbait ebazpen; zehazki, Seme-alabak dituzten familientzako eta lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko diru-laguntzak araupetzen dituzten martxoaren 17ko 31/2015 dekretuetan jasotako diru-laguntzen gainekoak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko, betiere pertsona interesdunak jakitun jartzeko eta dagozkion ondoriak izan ditzan.

Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie pertsona interesdunei ezen zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa esku dutela, Bilboko Enplegu eta Gai Sozialetako Lurralde Ordezkaritzan; Kale Nagusia,85, 48011 Bilbo.

Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta eurentzat jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.

Familia Politikako eta Komunitate Garapeneko zuzendaria,

JOSE JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala