Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2016ko abenduaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5413

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 22koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzak ematea ebazten duena.

AURREKARIAK

1.– 2016ko irailaren 14an, ebazpen hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: Ebazpena, 2016ko abuztuaren 31koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.

2.– Eskatutako laguntza jasotzen duten gomendiozko ikerketa-proiektuak gauzatzeko, ezingo da gainditu deialdiaren ebazpeneko I. eranskinean proiektu bakoitzerako ezarritako epea. SAFERA batzordeak onartutako ikerketa-proiektuak, berriz, proiektu horiek onartzeko xedapenaren baldintzetan ezarritako epean gauzatu behar dira, eta betiere hiru urteren buruan gehienez ere. Bi kasuetan, esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da epea.

3.– 2016ko irailaren 15ean bukatu zen eskabideak aurkezteko epea; guztira 22 eskabide aurkeztu ziren.

4.– Eskabideak balorazio-batzordeak ebaluatu zituen, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpide eta haztapenen arabera, eta proposamena Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari jakinarazi zion, ebazpena eman zezan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko abuztuaren 31ko Ebazpenaren 13.4 artikuluaren arabera, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko den uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuak emandako eskumenekin bat, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpen bidez emango edo ukatuko ditu eskatutako diru-laguntzak.

Horiek horrela, balorazio-batzordearen proposamena ikusirik, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskinean azaltzen diren eskabideei diru-laguntza ematea. Onuradunak eta laguntzen zenbatekoak ere I. eranskinean azaltzen dira.

Bigarrena.– Ebazpen honetako II. eranskinean azaltzen diren eskabideak ukatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta erakundeei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, hortaz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke txandaz dagokion Administrazioarekiko Auzien Bilboko Epaitegian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean hasiko da epea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Barakaldo, 2016ko azaroaren 22a.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala