Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2016ko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5407

EDIKTUA, 2016ko azaroaren 30ekoa, Familia Politikako eta Komunitate Garapeneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko diru-laguntzak araupetzen dituzten martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuan jasotako diru-laguntzen agiri-errekerimenduak.

Aipatutako ebazpen eta errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan – Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua– xedatutakoa betetzeko.

Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa, behean zehazten dena, aurkeztu beharko dutela, Bilboko Enplegu eta Gai Sozialetako Lurralde Ordezkaritza (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan zehazten den moduetako batean. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa, esandako helbidean.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala