239. zk., 2016ko abenduaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5401
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 388/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea 388/2015.
Demandatzailea: Unai Martinez Rodriguez.
Abokatua: Juan Carlos Perez Garcia.
Prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.
Demandatua: Isabel Maria Noguera Bellido.
Gaia: neurriak aldatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-03-30ean. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiestea Elena Astigarraga Albistegui prokuradoreak Unai Martinez Rodriguez-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Isabel Maria Nogueda Bellido-ren aurkakoa. Horrez gain, gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak ezartzeko epaitegi berak 2014ko azaroaren 18an (136/2014 zenbakiko prozeduran) eman zuen epaian erabaki ziren neurriak aldatzeko nahia bidezkoa dela deklaratzea. Bikotearen XXXXX seme adingabeari dagokionez Isabel María Noguera Bellido-ren alde ezarri zen komunikazio- eta bisita-araubidea etendakotzat deklaratzen da, araubide hori ez delako bete. Prozesu-kostuen ordainketa demandatuari ezartzen zaio.
Isabel Maria Noguera Bellido demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Durango (Bizkaia), 2016ko azaroaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.