Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2016ko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5400

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 423/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 423/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Donostiako Prim kaleko 21 zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Ana Carmen Olazabal Ramirez.

Prokuradorea: Javier Cifuentes Aranguren.

Demandatua: EDP Coordinaciones, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-05-27an. Hona hemen epaitza:

EDP Coordinaciones, S.L.ren aurka, Donostiako Prim kaleko 21 zenbakiko jabekideen erkidegoaren ordez Cifuentes prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onesten dut; demandatua kondenatzen dut demandatua auzi-jartzaileari 26.301 euro ordaintzera. Prozeduran sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

EDP Coordinaciones, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko irailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala