Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2016ko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GALIZIAKO AUZITEGI NAGUSIA
5398

EDIKTUA, 2211/2016 erregutze-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Nik, M. Socorro Bazarra Varelak, Galiziako Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:

Sekzio honetako 2211/2016 erregutze-errekurtsoaren prozeduran, ebazpena eman da. Prozedura hori Oscar Ignacio Salgado Seara-k eskatu du Segur Euskal Security, S.L.-ren eta Segur Euskal Services, S.L.-ren aurka, eta diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da. Hau da ebazpen horren xedapen-atala:

«EPAITZA

Baietsi egiten dugu demandatzaileak aurkeztu duen erregutze-errekurtsoa, Ourenseko lan-arloko 3 zenbakiko epaitegiak 2016-03-08an 8/2016 autoetan eman zuen epaiaren aurkakoa. Horrenbestez, dekretatzen dugu errekurritutako epaia deuseza dela; ondorioz, jarduketak epai hori eman aurreko unera itzuli behar dira, auzialdiko epaitegiak beste epai bat eman dezan; epai horretan, erabateko irizpide-askatasunarekin, demandan jasotako uziei buruz ebatziko du.

Eraman bedi jatorrizko epaia, dagokion hurrenkeran, Galiziako Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako Epaien Liburura.

Aurkaratzeko modua: Jakinarazten zaie alderdiei epai honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, doktrina bateratzeko; errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da sala honen aurrean, hamar egun balioduneko epean, epai hau jakinarazten den egunetik hasita. Epea luzaezina da. Errekurtsogilea ez bada gizarte-segurantzaren erregimen publikoko langile edo onuradun, honako hauek egin beharko ditu:

– 600 euroko gordailua egin beharko du, sala honek Banco de Santander (Banesto) bankuan zabalik duen 16 digituko kontu honetan: 1552 0000 37, jarraian errekurtso-zenbakiari dagozkion lau digituak eta, azkenik, errekurtsoaren urteari dagozkion bi digituak.

– Halaber, kondenan diru-zenbateko bat ordaintzea ezartzen bada, zainpean jarri beharko du kontu horretan bertan, 80 kodea jarrita 37 kodearen ordez, edo, bestela, banku-abal solidarioa behar bezala aurkeztuta.

– Diru-sarrera banku-transferentzia bidez egiten bada beste banku-erakunde batean irekitako kontu batetik, hogei digituko kontu honetan egin beharko da: 0049 3569 92 0005001274; «Transferentziaren kontzeptua edo oharrak» atalean, prozedurari dagozkion 16 digituak jaso beharko dira (1552 0000 80 o 37 **** ++).

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.»

Helbide ezagunik ez duten Segur Euskal Serives, S.L. eta Segur Euskal Security, S.L. sozietateei jakinarazpena legeak agindu bezala egin ahal izateko, ediktu hau egiten dut, EHAAn argitara dadin.

Hartzaileari adierazten zaio ebazpen edo zedularen kopia bulego judizialaren iragarki-oholean jarriz egingo direla hurrengo jakinarazpenak; nolanahi ere, salbuespen izango dira auto edo epai forma izan behar duten ebazpenen jakinarazpenak, bai eta epatzeei buruzkoak ere.

Coruña, 2016ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala